4 maila etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
4 maila etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

MAIATZEKO ZENBAIT BIDEO

Oso politak dira zuek etxeetatik partekatu dituzuen bideoak. Gainera aukera ematen digu elkar ikusteko eta lagunek zer egiten duten jakiteko. Mila esker partekatzen animatu zareten guztioi!

Algunas habéis compartido actividades que se os han ocurrido, y otros actividades propuestas en este blog. Muchísimas gracias por el esfuerzo y la participación!

Ondoko hauek hilabete honetan partekatutako bideoak dira. Disfrutatu!

Estos son los vídeos que habéis compartido en lo que va de mes. Disfrutadlos!


2020(e)ko apirilaren 6(a), astelehena

ANIMALIEN INAUTERIA (EL CARNAVAL DE LOS ANIMALES)



Ikaragarri polita da kontzertu hau familian ikusteko! Isorio honetan Smainek gauero kontatzen dio semeari ipuin bat lokartzeko orduan, eta umeak gauero aukeratzen du liburu bera. Animaliak, irudiak, partiturak eta instrumentuak nahasten dira Sain Saensen   musika-lanean.  Disfrutatu!

Merece la pena disfrutar en familia este musical de animación basado en El carnaval de los animales de Camile Saint Saens. Cada melodía representa un animal...o no? Mejor lo vemos!


2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

TTAN TTAKUN



Gogoratu! TTAN  TTAKUN  Eitb 3ko eguneroko programaren musika saioa da.
Klikatu ondoko irudia eta sartu bezain pronto  bi aukera ikusiko dituzue: 6-8 urte bitartekoa eta 8-10 urte bitarteakoa. Ze arraio!!! Ikusi biak!!..Eta kontatuko didazue zer iruditzen zaizkizuen.
Zaindu!

Haced clic  dentro de la programación semanal de Eitb 3 y podréis ver la sesión de música de los jueves: TTAN TTAKUN. Hay dos opciones:una para niñas de 6 a 8 años y otra para niñas de 8 a 10.  Es una buena opción. Ayer el maisu Ander hizo una batería casera como las vuestras. Ikusi nahi?



2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

TXANTXARIAK

Ondoko hau da Haur Hezkuntzakoentzako konfinamenduari aurre egiteko lehenengo sarrera.
Hemendik aurrera utzitako sarreretan proposamenak izango dituzue. Hau da, kantak, jolasak, pelikulak...
Agian familian bete ahal izango dituzue, agian ez. Agian gustukoak izango dituzue, agian ez. Ez arduratu, eta ez behartu umeak egitera. Disfrutatzea izango da helburua. Ea lortzen dugun!

Ezagutzen duzue Txantxariak? Siñaña abestia kantatzen eta dantzatzen ikas dezakezue haiekin. Oso dibertigarria da. Astirotxo hasten da, baina oso azkar amaitzen da. Letra ere oso erraza da:

EO E
SIÑAÑA E
SIÑAÑA E
SIÑAÑA E
SIÑAÑA, DUBIDUBIDUBIDA
SIÑAÑA, DUBIDUBIDUBIDA




2019(e)ko maiatzaren 12(a), igandea

2019KO BIZKAIKO DANTZARI EGUNA


Maiatzaren 19an Bizkaiko Dantzari Eguna ozpatuko da . Aurten zortea izan dugu, Sestaon bertan izango da eta. 2.hiruhilean ikasitako dantzak eta askoz gehiago ikusteko aukera izango dugu Las Llanas polikiroldegian eta baita erromerian disfrutatzeko ere.
Ez dugu kale egingo,ezta?



2019(e)ko apirilaren 28(a), igandea

BATERIA




Unai maisuari esker bateria berria dugu musika gelan. Lehenik eta behin parteak ezagutuko ditugu eta pixkanaka-pixkanaka ikasiko dugu jotzen, bai? .Irakurri eta jolastu!




Soinu tresna honen historia ezagutu nahi baduzu egin klik bideoan



Eta oinarrizko erritmoekin hasi nahi baduzu hemen duzu beste bat. Hartu sukaldeko tresnak edo bateriarik ez baduzu eta....ondo pasa!



Ondoko bideoan emakume bateriajole bikainak ezagutu ahal izango dituzue.
Disfrutatu!




2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

EUSKARALDIA

Ondotxo dakizuenez, EUSKARALDIA  ekimenak beste bultzada bat eman nahi dio euskaren erabilerari. 
Hizkuntza ohiturek astintze ederra behar dute eta horretan datza ariketa sozial hau.
AHOBIZI eta BELARRIPREST askori esker agerian geratuko da herri honetan euskaraz bizi nahi dugula.
Gogoratu!. Azaroaren 23an hasi eta ....ez bukatu! Animo!
Egin klik irudi polit honetan eta kuxkuxeatu...



2018(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena

EGUNGO EUSKAL MUSIKA

Ezagutzen al duzue gaur egungo euskal musika?. Ondoko Geniallya lagungarri izan daiteke ezagutzeko. Lehenengoz, hamarkada honen testuinguruaren informazioa aurkituko duzue (munduan eta Euskal Herrian). Munduko gertakariek eragina dituzte munduko eta Euskal Herriko musikan.
Ea zer deskubritzen duzuen!. Laster kontatuko didazue,ados?


2018(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

PATIORAKO SOUND SISTEM

Patioa eraldatzen ari gara poliki-poliki. Beste gauza batzuen artean soinu sistema bat prestatu digute patioan musika izateko eta toki batetik  batera garraiatu ahal izateko. Ea ondo zaintzen dugun eta gozatu ahal dugun patioan ere musikaz!
Ikusi eta entzun bideo honetan egilearen azalpenak.


2017(e)ko azaroaren 27(a), astelehena

KUETO INDARKERIAREN KONTRA

Argi utzi genuen pasa den ostiralean Kueto eskolan ez dugula indarkeriarik nahi.
Patioan bildu ginen abesteko eta seigarren mailakoek bertsolartizan sortutako bertsoak bota zituzten.
Sorginen oinordeak gara eta haien erratzak ditugu!, indarkeriarik ez!


Ondokoak dira 6.mailakoek bertsolariarekin egindako bertsoak, bideoan entzun dituzuenak. Primerakoak!

6D

KUETO ESKOLAN ESAN
INDARKERIARIK EZ
HORI PENTSATZEN DUGU
BERDINAK GARENEZ.

AZAROAK 25
ZENOLAKO LANAK
INDARKERIAREN KONTRA
GAUDE HEMEN DANAK.

SALATU INJUSTIZIA
HAU, HORI ETA HURA
HORI IZAN BEHAR DA
GUZTION ARDURA.

6E

MUNDUAN BETI DAGO
BAI INDARKERIA
TXARTO TRATATZEA DA
HAU TONTAKERIA

ESKOLAN TA LANEAN
INDARKAERIA ZERO
TRATU TXARRAK HARTZEA
EZ DUGU ESPERO.

PERTSONAK LAGUNTZEKO
PERTSONAK GARA GU
NOSKI GUK ERE GURE
ARDURA DAUKAGU

2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

GUILLERMOREKIN (The Name)

Guillermo Fernández du izena eta "The name" rock taldeko kantaria eta kitarrajolea da.
Gaur arratsaldean Kueton izan dugu. Galderak egin dizkiogu eta berarekin interpretatu ditugu bi kanta, "Esclavo" eta "Un mundo del revés".
Hunkigarria izan da guztiontzat eta primeran pasatu dugu.
Mila esker,Guillermo, gurekin pasatzeagatik zure arratsalde libre hau!


                                                 



2017(e)ko urriaren 4(a), asteazkena

ERNE ETA BARE, IGELAREN PARE

Ikasturte hasieran esan nizuenez, aurten meditazioa edo mindfulnesi ekingo diogu musika gelan. Hona hemen Eline Snelek horretarako sortutako materiala: "ERNE ETA BARE, IGELAREN PARE" liburua eta cda. Audioak 5 urtetik gorakoentzat  dira eta musika gelan jadanik hasi gara praktikatzen. Entzun etxean seme-alabekin!. Entzun ikasgelan egunero!  Oso lagungarria izango da aditasuna lortzeko, lo egin ahal izateko eta emozioak kudeatzeko, besteak beste. Animatu!. Behar izatekotan materiala gaztelaniaz dago.