FAMILIAK,2urte,3urte,4 urte,5 urte,1.maila,2.maila,3.maila,4.maila,5.maila,6.maila

AHOTSA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
AHOTSA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko apirilaren 13(a), astelehena

BEATBOX

BEATBOX  Hip hop kulturari dagokion   ahotsaz, sudurraz eta mingainaz sortutako soinu multzoa da. Astirotxo hasi , asko praktikatu eta... lortuko duzue!
Entzun  lehenik eta behin ume hauen azalpenak eta gero saiatu. Ea lortzen duzue zerbait egiten eta animatzen zareten partekatzen!

Beatbox es hacer música con la boca. En el siguiente genially se os explica cuáles son los sonidos básicos (bombo, platillos y caja) y cómo realizarlos. Os va a gustar seguro!
También os dejo un enlace con INCREDIBOX ( ¿cómo funciona?)
Si alguien se atreve a compartir sus logros: itziar.matanzas@kuetoeskola.biz. Animatu!

2020(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea

NEGUA

Neguan gaude murgilduta 4 eta 5 ureteko saioetan.
Wix hau lagungarria izango zaigu neguari buruzko kantak, jolasak, entzunaldiak eta olerkiekin disfrutatzeko. aurten, Leopoldo Mozarten Ibilaldi musikala leraz ezagutuko dugu.
Egin klik irudian!









2018(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

LA BASU

Aurreko ostegun eta ostiralean La Basu izan genuen eskolan . Rapa euskaraz hutsean cd bat argitaratu duen lehenengo emakumea izan da.
5. eta 6.mailakoei hip-hopa ondo azaldu zigun, berarekin abestu genuen eta guk  sortutako zenbait rap berarekin partekatu genuen. Ikaragarri momentu onak izan genituen!


Mila esker, Basu!

2017(e)ko azaroaren 9(a), osteguna

IBILERA DESBERDINAK

Ibilera desberdinak ditugula?. Bai horixe! desberdinak bezain bereziak!. Dantzatuko dugu?



Ondoko hauek dira 1.mailakoen ibilera desberdinak. Disfrutatu!



2016(e)ko abenduaren 28(a), asteazkena

2016(e)ko azaroaren 13(a), igandea

LEONARD COHEN

Berri txarra pasa den ostegunekoa. Leonard Cohen hil egin da. Batzuek ez duzue ezagutuko baina XX.mendeko poeta eta musikagile onenetarikoa izan da.

Ezagutu nahi baduzue,egin klik bere irudian eta entzun !


2016(e)ko azaroaren 6(a), igandea

EUSKARAOKEA 2016 (EUSKARAREN EGUNA)

EUSKARAREN EGUNA gertu dago. Eta urtero bezala karaokea prestaketarekin hasiko gara.  Abestu ...eta beharrezkoa dena euskarari bostekoa emateko! Animo,badakizue,zenbat eta kanta gehiago jakin,hobe!!
Laster Haur Hezkuntzakoak!


2016(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

WORLD MUSIC COMPOSER

Munduko musikarekin jarraitzeko begira ze jolas interesgarria.
Munduko zenbait lekutako musika ezagutzeaz aparte , zuen konposizioak ere
egin ahal dituzue.
Probatu!,dibertigarria da!


2016(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena

2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

IVANEN WIXA

Ivan Martinek (5.maila) INCREDIBOXzale amorratua da eta programa horrekin sortutako musika WIX batean jarri digu entzuteko.
Baten bat egiten baduzue,eman berari eta bere wixean gehituko du.
Lanerrek (5 maila) bereak egin ditu eta wixean daude jadanik.

Mila esker,lan polita egin duzue!


2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

AGATE DEUNA 2016

Makilak  apainduta eta guzti atera gara Kueto auzotik abestera patioan elkarrekin abestu ondoren.
Aurten familiarrak ere animatu dira kantatzen. Mila esker guztioi!!


2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

ELVIS PRESLEY


"Love me tender" abestia landu dugu 5.mailan.
Kanta txirulaz jotzeaz aparte,Iratxeren laguntza izan dugu ingelesez abesteko.
Egin klik eta entzun emaitza!

2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

INCREDIBOX

Gogoratzen duzue "Giza ahotsa" deituriko wixa? Ahotsarekin    jolasteko jolasa dago hor,INCREDIBOX.
5.mailako Ivan Martinek, berak egindako batzuk bidali dizkit. Oso ondo daude,artista hutsa da. Entzun hau!


Egin klik probatu,eta zalantzarik izatekotan,badakizue...Ivani galdetu!






2015(e)ko urriaren 18(a), igandea

ELVIS PRESLEY

Adi 5.mailakoak!
Komentatu nizuen bezala Elvis Presley ezagutuko dugu. "Love me tender" abestia ikasiko dugu txirulaz jotzen eta horretarako wix honen laguntza izango dugu. Animo,primeran egingo duzue,betiko moduan!



2015(e)ko urriaren 4(a), igandea

GIZA AHOTSA

Hemen dago ahotsari buruzko wixa
Arnasketa aparatua,fonazio aparatua,durunda aparatua,ahots taldeak eta ahots sailkapena ikasi ahal izango dituzue.
Ekin gogor!! Ea gustoko duzuen!