FAMILIAK,2urte,3urte,4 urte,5 urte,1.maila,2.maila,3.maila,4.maila,5.maila,6.maila

2023(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna

Agate Deuna

Aspaldiko partez ikasturte honetan Agate Deunaren bezpera ospatuko dugu Otsailaren 3an. Auzotik ibiliko gara giroa alaitzen koplak abestuz. Abestuko duguna ikasteko hemen dituzue kantak.

2022(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

Euskaraldia eta Euskararen eguna

 Euskaraldiari bukaera emateko eta euskararen eguna ospatzeko momentua iritsi da. 

Eskolako L.H.ko ikasle guztien euskal kanta gogokoenekin KKT (kueto kanta top) zerrenda osatu dugu eta  genially honetan daukazue eskuragai. 

Disfrutatu  eta kantatu!!!




2022(e)ko otsailaren 23(a), asteazkena

BADATOZ INAUTERIAK

Joaldunek jada astindu dituzte haien joareak, zuberoako maskaradak martxan daude eta hartza esnatu egin da... Bai, inauteriak, ihauteriak, aratusteak, aratosteak... bertan ditugu!!!

Genially honekin, euskal herriko landa eremuetako zenbait inauteri ezagutzeko aukera izango duzue.


2022(e)ko urtarrilaren 28(a), ostirala

Agate Deuna

Eta aurten ere, makilak eskuan... ama lurrari esnatzen hasteko eskatuko diogu! Oles egiten, hau da, esnatzeko eskatu eta kantuan truke!!!

“Duela urte asko, ohitura pagano zaharrak kantatzera ateratzen ziren otsailaren 4an, eta, makila eskuan, lurra jotzen zuten abesten zuten bitartean, ama lurra esnatzeko, egunak luzatzen hasiak zirela iragarriz, eta natura negutik esnatzen hasia zela, udaberriaren etorrerarekin batera ziklo natural berri bati hasiera emanez. Ondoren, kristautasunak, guztiarekin egin zuen bezala, ospakizun hura bereganatu zuen, eta ama lurraren ordez bere martiri bat jarri zuen, lehen emakume martiria, Santa Ageda. 

Baina kantu eta makila haien izpirituak, negua astiro-astiro amaitzen ari zela iragartzeko, gaur egun arte iraun du”.




(*) Piktogramekin sarean aurkitutako Estitxu Sáez de castillok egindako kanta honen muntaia:




2021(e)ko azaroaren 22(a), astelehena

BEHIN BETIKO

 Imanol Urbietaren kanta zoragarri hau prestatuko dugu zeinu hizkuntzaz Euskararen Egunerako poliki-poliki.

Egin klik irudian bideoa ikusteko eta animo!






2021(e)ko martxoaren 6(a), larunbata

PLAZANDREAK

 Material hau sortu dut Euskal Herriko emakume bertsolariak ezagutarazteko. Asko izan dira eta asko dira bertsotan ibilitakoakoak. Hobeto ezagutu nahi?



2020(e)ko azaroaren 28(a), larunbata

EUSKAL HERRIKO EMAKUME KONPOSITOREAK

        Oso ezezaguna da haien musika-lana, eta  emakume izateak ez die batere lagundu haien lana ezagutarazteko. Euskal Herrian egon diren eta dauden emakume konpositoreen lanaz ari naiz: Mazarredo, Zubeldia, Ozaita, Teresa Catalán... 

Material berri honetan haien lana ezagutzeko MUSIKAL baten libretoa dago. 

Proiektua urtebete baterako programatuta dago, baina zenbait jarduerak edo atalak  beste testuinguru batean edo beste momentuetan ere buru daitzeke. Helburua, gure emakume konpositoreak ezagutzea da.

Espero dut baliagarri izatea eta egunen batean nonbaiten burutu ahal izatea.