Eta aurten ere, makilak eskuan... ama lurrari esnatzen hasteko eskatuko diogu! Oles egiten, hau da, esnatzeko eskatu eta kantuan truke!!!
“Duela urte asko, ohitura pagano zaharrak kantatzera ateratzen ziren otsailaren 4an, eta, makila eskuan, lurra jotzen zuten abesten zuten bitartean, ama lurra esnatzeko, egunak luzatzen hasiak zirela iragarriz, eta natura negutik esnatzen hasia zela, udaberriaren etorrerarekin batera ziklo natural berri bati hasiera emanez. Ondoren, kristautasunak, guztiarekin egin zuen bezala, ospakizun hura bereganatu zuen, eta ama lurraren ordez bere martiri bat jarri zuen, lehen emakume martiria, Santa Ageda.
Baina kantu eta makila haien izpirituak, negua astiro-astiro amaitzen ari zela iragartzeko, gaur egun arte iraun du”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina