Egun on! Zer moduz zaudete?
Aste Santuko bi astelehenetako blogean jarritako proposamenak direla eta, oso ikustaldi gutxi egon direla ikusi dut. Haietako bi aukeratu ditut, beraz, aste honetako lanari ekiteko. Ea zer deritzozuen!
BEATBOX eta TRAMANKULOFONOAK berreskuratuko ditugu. Saiatu jarduera bat gutxienez egiten eta nahi baduzue partekatu. Hauek dira: Beatbox kreazio bat, Incredibox grabazio bat edo instrumentu bat.
Badakizue ez duzuela zertan egin musika saioan baizik eta nahi duzuen momentuan.
Gustatuko litzaidake zuen iritziak, ideiak, zalantzak...entzutea. Beraz, konektatu musika saioaren orduan posible bada, ok? Ea oraingo honetan lortzen dugun!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina