FAMILIAK,2urte,3urte,4 urte,5 urte,1.maila,2.maila,3.maila,4.maila,5.maila,6.maila

2016(e)ko irailaren 8(a), osteguna

NOTAK BIRPASATUZ

Badakizue zergatik musikako notek dituzten izen horiek?

Bada,XI.mendean,praile italiar batek,Guido D’Arezzok,   San Juanen omenez egindako olerki bat hartu zuen eta bertso bakoitzaren lehenengo silaba erabili zuen notei izena emateko. Hau da olerkia:

UT queant laxis
REsonare fibris
MIra gestorum
FAmulituorum
SOLve polluti
LAbii reatum
Sancte Ioannes

Mende batzuk geroago DO jarri zuten UT ordez, ahoskera errazteko. Eta SI nota San Juan izenaren inizialak dira.


Beste joku bat topatu dut noten izena eta kokapena ikasteko. Jolastu nahi duzue?

Do,re,mi,musika bizi blogean dago eta behar izatekotan gehiago dago, Eskerrik asko!
Egin klik iridian jolasteko!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina