FAMILIAK,2urte,3urte,4 urte,5 urte,1.maila,2.maila,3.maila,4.maila,5.maila,6.maila

2015(e)ko urtarrilaren 11(a), igandea

GORPUTZA

Hemendik aurrera Haur Hezkuntzakoek musika gelan egindakoaren berri izango duzue.

Hiruhilabete honetan Gorputza unitate didaktikoari ekingo diogu, Gorputza erabiliko dugu adierazteko eta musika sortzeko.

Hona hemen ikasiko dugun Kanta-dantza, Oskorriren "Eragiozu" (Doktor do re mi eta Benedise Bra)





Gure errutinetako bat "Ezusteko soinua" da. Soinua egiten duen zerbait izkutatzen dugu trapu baten azpian. Txandaka ateratzen gara ikutzeko, eta ikusi ondoren entzun egiten dugu. Arduradunak altxatzen du trapua  zer den ikusteko. Gaur Aaroni egokitu zaio altxatzea, eta.......paperontzia zen!

           

Paperontzia erabili dugu jotzeko eta gure gorputza azkar edota astiro mugitzeko.


                                          

Brahmsen "Dantza hungariarra"  erabili dugu ere azkar eta astiro mugitzeko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina