6. mailako ikasleek ipuin bat hartu eta soinu desberdinekin bizitasuna eman diote, talde bakoitzak bere erara eman dio bizitza beldurrezko ipuin honi. Entzun eta gozatu!!
2023(e)ko apirilaren 27(a), osteguna
Ipuin Sonorozitauak
2023(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna
Agate Deuna
2022(e)ko abenduaren 2(a), ostirala
Euskaraldia eta Euskararen eguna
Euskaraldiari bukaera emateko eta euskararen eguna ospatzeko momentua iritsi da.
Eskolako L.H.ko ikasle guztien euskal kanta gogokoenekin KKT (kueto kanta top) zerrenda osatu dugu eta genially honetan daukazue eskuragai.
Disfrutatu eta kantatu!!!
2022(e)ko otsailaren 23(a), asteazkena
BADATOZ INAUTERIAK
Joaldunek jada astindu dituzte haien joareak, zuberoako maskaradak martxan daude eta hartza esnatu egin da... Bai, inauteriak, ihauteriak, aratusteak, aratosteak... bertan ditugu!!!
Genially honekin, euskal herriko landa eremuetako zenbait inauteri ezagutzeko aukera izango duzue.
2022(e)ko urtarrilaren 28(a), ostirala
Agate Deuna
Eta aurten ere, makilak eskuan... ama lurrari esnatzen hasteko eskatuko diogu! Oles egiten, hau da, esnatzeko eskatu eta kantuan truke!!!
“Duela urte asko, ohitura pagano zaharrak kantatzera ateratzen ziren otsailaren 4an, eta, makila eskuan, lurra jotzen zuten abesten zuten bitartean, ama lurra esnatzeko, egunak luzatzen hasiak zirela iragarriz, eta natura negutik esnatzen hasia zela, udaberriaren etorrerarekin batera ziklo natural berri bati hasiera emanez. Ondoren, kristautasunak, guztiarekin egin zuen bezala, ospakizun hura bereganatu zuen, eta ama lurraren ordez bere martiri bat jarri zuen, lehen emakume martiria, Santa Ageda.
Baina kantu eta makila haien izpirituak, negua astiro-astiro amaitzen ari zela iragartzeko, gaur egun arte iraun du”.
2021(e)ko azaroaren 22(a), astelehena
BEHIN BETIKO
Imanol Urbietaren kanta zoragarri hau prestatuko dugu zeinu hizkuntzaz Euskararen Egunerako poliki-poliki.
Egin klik irudian bideoa ikusteko eta animo!
2021(e)ko martxoaren 6(a), larunbata
PLAZANDREAK
Material hau sortu dut Euskal Herriko emakume bertsolariak ezagutarazteko. Asko izan dira eta asko dira bertsotan ibilitakoakoak. Hobeto ezagutu nahi?